AFRIKA GAUR EGUN: AHAZTUTA DITUGU?

 

AFRIKA GAUR EGUN: AHAZTUTA DITUGU?



Gaur egungo osasun egoera kaos bat da mundu mailan. Koronabirusaren pandemia gure ondoan egon da urte betez, milaka hildako eta krisialdi ekonomiko hondatzaile bat utziz. Zorionez, herrialde garatuak txertaketa programarekin hasi dira jadanik. Baina, zer gertatzen da herrialde azpigaratuetan? Nola bizitzen dute haiek egoera hau?


Duela hainbat hilabete “andui hegoafrikarra” ezagutu zen, SARS-CoV-2 birusaren bariantea. Hegoafrikak eta inguruko hainbat herrialdek egoera kaotikoa bizitzen ari dira, 1,57 milioi kutsadura eta 53.995 hildakoekin. Gainera, kontuan izan behar da herrialde hauetan egiten diren PCR froga kopurua herrialde garatuetan egiten diren frogekin konparatuz oso txikia dela, hango osasuna oso kalitate baxukoa delako eta ez delako oso eskuragarria haien biztanleentzat.


2020aren abenduaren 21ean EMA-k (Europako Sendagai Agentziak) Pfizer BionTech txertoa ontzat eman zuen. Txertoaren dosiak erosteko baliabide nahikoak dituzten herrialdeetan biztanleak txertatzen hasi dira. Gaur, 2021aren apirilaren 23ra, herrialde garatu askok txertaketa plana ezarri dute jada. Espainian adibidez, gaur herritarren %7,7-k txertoa jaso du.


Zoritxarrez, herrialde azpigaratu askok txertoaren lehenengo dosietara itxaroten jarraitzen dute. Gainera, txertoen andui hegoafrikarraren kontrako eraginkortasuna askoz ere baxuagoa da. Hegoafrikan, adibidez, bakarrik biztanleriaren %0,5a dago txertatuta edo partzialki txertatuta. Haientzat oso egoera larria izanez gain, guri ere ondorio negatiboak ekar diezazkiguke, birusa txertorik gabe dauden herrialdeetan mutatzen jarrai liteke eta.


Zer egin dezakegu guk?

Argi dago hirugarren munduko herrialdeetan pertsonak baldintza latzetan bizitzen direnez, laguntza behar dutela. Horregatik, Magale-Salestar ikastetxeko 3. mailako ikasleok kamiseta salmenta bat prestatzen ari gara. Irabazi guztiak AMHER elkartera emango dira, herrialde azpigaratuetatik etorritako pertsonen integrazio sozialean laguntzen duena. Gure helburua gutxienez 1000€ ematea da. Ba al zatoz gurekin?

Comentarios

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

EL TRABAJO QUE REALIZA AMHER

ÁFRICA HOY EN DÍA: ¿NOS ESTAMOS OLVIDANDO DE ELLOS?