AMHER-EK EGITEN DUEN LANA

 2006ko ekainaren 23an, Hernaniko Udalak "Hernaniko Immigrazio Bertako Plana 2006-2008" onartu zuen eta, 2007ko urtarrilaren 27an, AMHER Kultura Anitzeko Elkartearen eta Hernaniko Udalaren artean lehen hitzarmena sinatu zen hainbat jarduera antolatu eta finantziatzeko.  Harrezkero, urtero berritu da hitzarmena.

AMHER-ek etorkinen taldearen aldeko hainbat jarduera garatzen ditu, integrazio erreal eta pluralerako gai zehatzetan desberdintasunaren egoera behatuz. Aholkularitza juridikoa eta soziala eskaintzen ditu egoera administratibo irregularrean, enpleguan, etxebizitzan, arrazakeria sozialean eta abar, eta aniztasunari buruzko kultur ekitaldiak antolatzen ditu Hernaniko biztanleei zuzenduta.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2016an elkarte honek Hernaniko Udal Liburutegiarekin batera ahozko ipuin kontaketa tailerra sortu zuen, kultura desberdinetako jendea elkartu, beste leku batzuetako istorioak ikasi eta partekatu, trebetasunak eta zaletasunak sortzeko helburuarekin. Bere printzipioetako bat kulturaniztasuna da.

 

 

 

 

Atzerriko jatorria duten familiak  eta hemengo familiak biltzeko helburuarekin,  famili bakoitzaren jatorriko  bazkaria prestatu eta jateko  proiektu bat ere abiatu zuten. Bazkaria egoera edo gizarte bazterketa arriskuan dauden bi talderen arteko bilera izan zen: buruko osasuna eta etorkinak. Etorkinak, plater tipikoak sukaldatzeaz gain, janarirako erabili zituzten barazki bilketan kolaboratzeaz ere arduratu ziren.

Elkarte honen xedea topagune foro bat sustatzea da bertako jendea eta inmigranteen arteko lankidetza proiektuak sustatzeko, lankidetza, genero berdintasuna eta gizarteratzea sustatzeko.



Comentarios

Entradas populares de este blog

AFRIKA GAUR EGUN: AHAZTUTA DITUGU?

EL TRABAJO QUE REALIZA AMHER

ÁFRICA HOY EN DÍA: ¿NOS ESTAMOS OLVIDANDO DE ELLOS?