"ELKARTASUNAREN BIDEAN" PROIEKTUAREN HELBURUA

 "ELKARTASUNAREN BIDEAN” PROIEKTUAREN HELBURUA


Kaixo,


Nozbait galdetu diozu zure buruari nola lagundu dezakezun gehien behar dutenei? Ez bada horrela, orain duzu aukera. Pertsona askok egunero borrokatzen dute pozik bizi ahal izateko eta zure laguntzarekin lagundu diezaiekezu.


Gure helburua proiektu honekin jendeari herrialde azpigaratuen egoera jakinaraztea da. Egoera kezkagarria bizitzen ari dira, eta horrela izan da beti. Baina orain munduko pandemia bat bizitzen ari garela kontuan izanda, inoiz baino gehiago lagundu behar zaie. Jendeak bere herrialdeetatik ihes egiten du, koronabirusarengatik, ematen diren osasun laguntzak tamalgarriak direlako eta ez dagoelako dirurik COVID-19aren txertoarentzako.


Zure asmoa kausa honetan laguntzea bada, kamiseta bat erosita lagundu dezakezu. 9€ soilik behar dituzu arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borrokan laguntzeko. Ideologi horiek izugarrizko oztopoa dira atzerritarrentzako. Hala ere, egunetik egunera, harresi hori gero eta egonkortasun handiagoa galtzen ari da, eta gizarteak egindako ekintzen ondorioz amaitzen ari da. 9€-ko kamiseta hau erostea aurkari sendoa izan liteke eragozpen horretarako.


Artikulu honekin, pertsona horien egoera adierazi nahi dugu. 2019an, 17.510.931 pertsonak emigratu zutela Indiatik kalkulatu zuten, hau da, biztanleriaren %1,28. Zenbaki horiek  kezkagarriak direnik ez dirudi, baina bai. Migrazio datuak gero eta altuagoak dira eta guk zerbait egiten ez badugu, ez dute inoiz igotzeari utziko. Hori dela eta, SOS bat bidaltzen diegu pertsona horiei guztiei kausa honetan lankidetzan aritzeko asmoarekin. Gogoratu, kamiseta bat erosteak bizitza bat salbatu dezake.


Comentarios

Entradas populares de este blog

AFRIKA GAUR EGUN: AHAZTUTA DITUGU?

EL TRABAJO QUE REALIZA AMHER

ÁFRICA HOY EN DÍA: ¿NOS ESTAMOS OLVIDANDO DE ELLOS?