ETIOPIA GAUR EGUN

 

ETIOPIA GAUR EGUN

Gu DBH 3.B-ko 2. taldeko ikasleak gara, Alba Piñeiro, Manex Crespo, Emma Rodriguez eta Adrian Alvarez. Gure kasuan Etiopiako pertsona batekin hitz egin dugu, hari galdera batzuk egin dizkiogu eta berak oso modu onez erantzun digu.


Galdera erraza batzuekin hasi ginen, adibidez, zein da etiopiako ekonomiaren egoera, emakumeen papera, egoera politikoa, etab. Berak esan digunez Etiopiako egoera ekonomikoa ez da hain larria Afrikako beste herrialde batzuekin alderatuta, beste herriak ez bezela, inoiz ez delako kolonizatua izan. Baina hala ere hemen baino diru askoz gutxiago dute, adibidez astean egun batean argia etxeetan mozten zuten eta.


(Adis Abeba)

Emakumeen papera ez da oso ona esan digunez, herrialde azpigaratu gehienetan bezala, emakumea egun guztia egoten da etxean etxekolanak egiten gizonak etxetik kanpora lan egiten duen bitartean. Berak esan duenez han emakumearen papera askoz ere gogorragoa da. Lehen normalean emakumeak 8 ume edukitzen zituen baina gaur egun ez da hain ohikoa hainbeste ume edukitzea gutxienez hiriburutan. Berak dioenagatik jendeak bere poltsikoa askoz ere gehiago begiratzen du gaur egun.


Erlijioari buruz galdetu genion. Erlijioa Etiopiako oso gai garrantzitsu bat izan da eta oraindikan izaten jarraitzen du, umeei oso gazteetik irakasten zaie erlijioari buruz. Biztanleriaren gehienak kristautza jarraitzen du, eta horietatik %60-a ortodoxoa da.





Biztanleriaren gehiena abelzaintzan aritzen dira, baina nekazaritzak ere bere leku garrantzitsua du. Nekazaritzan gehien lantzen den landareak “Teff” izena du, Etiopiako janari tipikoena egiteko erabiltzen da, Injera. Etiopiako kafea oso famatua da, esan digunez, mundu osoko kafe ekoizle hoberenak dira. Kafe asko edaten dute, edonon eta edonorekin.


Adibidez,  bizilagunekin oso erlazio ona dutela esan zuen. Askotan joaten zirela beraien etxera kafea edatera . Horregatik, orokorrean etiopiatarrak oso sozialak dira. Etxean gelditzekoak ez zirela esan zigun eta familian oso erlazio ona eta estua zutela. Orokorrean oso sozialak direla eta horretan hemengoen antzekoak direla esan zuen


Gaur egun dagoen pandemiari buruz hitz egin genuen eta hau izan zen esan ziguna:


https://drive.google.com/file/d/14EmId9cwpN60tAYTJ_yUs61RFhB-KGDs/view?usp=sharing 


Comentarios

Entradas populares de este blog

AFRIKA GAUR EGUN: AHAZTUTA DITUGU?

EL TRABAJO QUE REALIZA AMHER

ÁFRICA HOY EN DÍA: ¿NOS ESTAMOS OLVIDANDO DE ELLOS?