Herrialde Azpigaratuen Egoera

Zergatik etortzen dira etorkinak euren herrialdetik? Hau jakiteko haien herrialdeen egoera politiko, ekonomiko eta soziala jakin behar da. Askotan beraien herrialdearen egoera txarrengatik etorri behar dira, bizitza hobe bat edo bizitza ez hain txarra izateko. Haiek ez dira joaten beraien herrialdeetatik nahi dutelako; baizik eta, haien herrialdetan oso gaizki bizi direlako.



Beraien herrialdetik, herrialde berrirako bidaian, bizitza arriskuan jartzen dute. Espainira etortzeko, askotan, patera edo bote zakar batzuetan etortzen dira. Etortzeko baldintza horien ondorioz, gehienetan itxasoan gelditzen dira gasolinarik gabe eta ez bazaie zaie laguntzen, bertan hil egiten dira jatekorik ez dutelako edo osasun arazoengatik. 



Beraien herrialdetatik joateko bizitza arriskuan jartzeko prest daude eta horren arrazoiak ulertu behar dira. Emigratzen duten gehienek arrazoi ekonomikoengatik egiten dute, pobreziatik ihesiz, lanerako sarbidea, bizi maila hobea, lan baldintzak eta ordainsari hobeak edo kasu kritikoenetan bizirauteko arrazoiengatik.



Azken bost urteetan (2016-2021) 96.000 etorkin irregular baino gehiago iritsi ziren Espainiako itsasora eta kopuru horri aurtengo lehen zazpi hilabeteetan lehorreratu zirenak gehitzen badira, guztira 110.000 baino gehiago dira. Gehienak adin gabeak dira. Gehienak pateretan iristen dira edo beste itsasontzi batzuetan infiltratuak.



Egoera irregularrean zeuden 41.861 etorkin iritsi ziren Espainiara lehorrez eta itsasoz 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, aurreko urtean baino %29 gehiago, 32.449 iritsi zirenean. Batez ere, Kanariar Uharteetara iritsi izanaren ondorioz. bertan 23.023 migratzaile iritsi ziren 2020an, 2019an baino %75,68 gehiago, 2.687 egin zutenean, Barne Ministerioaren datuen arabera.




Zorionez, elkarte asko daude gaur egun Espainian immigranteei laguntzeko. Itxasontzi handiekin, itxasoan gelditzen diren immigranteen patera edo itxasontziak ikustean edo konturatzean gertu daudela, berehala joaten dira laguntzera. Itxasontzi laguntzaile hauek, medikuak, janaria, ura eta lo egiteko lekua eskaintzen dute. Elkarte horietako pertsonek beti lagunduko dituzte immigranteak behar dutenean.


Comentarios

Entradas populares de este blog

AFRIKA GAUR EGUN: AHAZTUTA DITUGU?

EL TRABAJO QUE REALIZA AMHER

ÁFRICA HOY EN DÍA: ¿NOS ESTAMOS OLVIDANDO DE ELLOS?